Sinadurak batzen dabiltza, Durango-Gasteiz linean koordinazioa eskatzeko

Anboto 2014ko maiatzaren 22a

Durango eta Gasteiz arteko autobus linea duina eskatzen dute erabiltzaileek, eta horretarako, Bizkaiko eta Arabako Aldundien eta udalen arteko koordinazioa beharrezko dela uste dute. Change.org atarian dabiltza sinadurak batzen

BEREZIA: Durango-Gasteiz autobus linea

Gaur egun Alsa konpainiak eskaintzen du zerbitzu hori, 2014a amaitu arte berak dauka-eta adjudikazioa. Erabiltzaileek sarritan agertu dituzte kexak ordutegi murritzagatik, autobusen matxurengatik eta sarritan zerbitzu barik geratu izan direlako; prentsan, udaletan edota martxak eginez kritikatu dute adibidez. Arabako Aldundiaren esku dago linea, eta aurten adjudikazio berria zabaldu du 2015etik aurrera gestionatzeko. Baina erabiltzaileak ez dira ados agertu lizitazio berriko baldintzekin; aldaketa gutxi proposatzen ditu. Alegazio epean egon da adjudikazio prozesua, eta alegazioak aurkeztu dituzte Durango, Izurtza, Mañaria eta Otxandioko udalek. Zenbait erabiltzailek eta elkartek ere proiektuaren aurka egin dute; Otxandioko guraso elkarteak, esaterako.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!