Lehenengo bider antolatu duten Gipuzkoako Itzulian Bizkaia-Durango taldeko Leire Olaberria izan da protagonista nagusia. Hiru etapatik bi irabazi ditu eta liderraren maillota jantzita izan du hasi eta amaitu. Barikuan, Bergarako atariko erlojupekoan (1,7 km) azkarrena izan zen: 2.23.59. Zapatuko lasterketan, Tolosan, bigarren amaitu zuen eta irabazteko puntuan izan zen. Atzo Villabona-Zizurkil inguruetan lehiatutako hirugarren eta azken lasterketan Lucia Gonzalezi esprintean nagusitu zitzaion. Bere aldetik, Bizkaia-Durangoko Dorleta Eskamendik mendiko sailkapena irabazi du. Gauzak horrela, ekainean lehaituko diren Emakumeen Birara eta Durango-Durango klasikara sasoi betean helduko da Bizkaia-Durango taldea.
Aramendia bikain kadeteetan
Bestalde, CAF Engineering taldeko Maialen Aramendiak oso emaitza onak lortu ditu kadete mailan: atarikoan bosgarren eta Tolosan seigarren sailkatu ostean, domekako azken lasterketa irabazi egin zuen helmugarako kilometro baten faltan ihes egin ostean. Sailkapen orokorrean bosgarren amaitu du. Taldekako sailkapenean bigarren geratu da CAF Engineering taldea Valentziako Romovi-ren atzetik.
SAILKAPEN OROKORRA NAGUSIETAN
1- Leire Olaberria (Bizkaia-Duran)…….……. 4.26.44
2- Lucia Gonzalez (Lointek)…………………............. 21 segundora
3- Alicia Gonzalez (Lointek)…………………..........…. 23ra
4- Aida Nuño (Lointek)………………………...........…… 52ra
5- Ana Usabiaga (Eustrak Euskadi)……….........…. 1.24ra
Maialen Aramendia podiumean Villabonako lasterketa irabazi ostean: