Aspuru eta Elordik Biharko Izarrak txapelketako beraien partiduak irabazi dituzte

Anboto 2014ko mai. 12a, 17:26

Eskualdeko pilotarientzat asteburua ona izan da. Asier Aspuruk abadiñarrak bere bikote Altunarekin 22 eta 4 menderatu zituen Mendinueta eta Sanchez.

 

Bestalde, Aitor Elordi mallabiarrak Urizarrekin batera, Etxebarria eta Ibarrondo 22-9 mendean hartu zituzten. Elordik bere aldetik lana ondo egin zuen. Lau t`erdian berriz, Gorka Otaduy berriztarrak ez zuen Aspuru eta Elordiren besteko zorterik izan,  eta Egigurenen kontra 18-8 galdu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!