Asteburuko kanporaketen ostean, seikotea dauka Durangaldeko finalak

Anboto 2014ko mai. 12a, 09:39
Honako bertsolariak sailkatu dira finalera: Garikoitz Sarriugarte, Gorka Lazkano, Beñat Romero, Aitor Bizkarra, Ander Salaberria eta Ander Gerrikaetxebarria. Domekan Berrizko kultur etxean izango da Durangaldeko bertsolari txapelketako finala, 17:30ean hasita.

Barikuan Zornotzako Propi jatetxean eta domekan Izurtzako Argintxu kultur elkartean izan dira kanporaketak, eta zortzi bertsolaritik finalean kantatuko duen seikotea irten da.

Zornotzan 73 pertsona elkartu ziren afaritarako, eta afal-ostean lau bertsolari zornotzar ibili ziren bertsotan. Honako puntuazioa lortu zuten:

- Beñat Romero Maguregi 190,5
- Jon Ander Urkiaga Egidazu 172
- Ander Gerrikaetxebarria San Anton 169
- Ander Aldazabal Olabarri 166,5

Izurtzan, bertso-merienda egin zuten domeka arratsaldean, eta berrogei bat lagun batu zen Argintxu kultur elkartean. Honako puntuazioa lortu zuten bertsolariek:

- Garikoitz Sarriugarte Onaindia 197,5
- Gorka Lazkano Arrizubieta 195,5
- Aitor Bizkarra Ruiz 174
- Ander Salaberria Alberdi 172

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!