Iurretan jokatuko den lasterketa Euskaldun Txapelketarako puntuagarria izango da, eta kadeteek 40, gaztetxoek 70 eta elite mailakoak 90 kilometro egin beharko dituzte. Otxandioko erlojupekoan berriz, 10,6 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diete txirrindulariek. Bertan, erabakiko dira aurtengo euskadiko erlojuaren aurkako irabazleak nortzuk diren.
Nahiz eta, Euskadiko Txapelketa kadete eta gazte mailako txirrindularientzat soilik izan, aurreko egunean Iurretan maila nagusiko txirrindulariak ikusteko aukera ere egongo da.