Txomin Juaristi 23 urtez azpikoetan Bizkaiko Txapeldun

Anboto 2014ko maiatzaren 7a

Txomin Juaristi Baque-Campos
Cafe Baque-Conservas Campos taldeko Txomin Juaristik 23 urtez azpikoetan Bizkaiko txapelketa irabazi zuen. Zapatuan Berriatuan jokatutako San Gregorio sarian erabaki ziren zeintzuk ziren 2014ko Bizkaiko txapeldunak.

 

Txirrindulariek ibilbide gogor bati egin behar izan zioten aurre; sei mendate igo behar izan zituzten, besteak beste. 137,8 kilometroko lasterketa gogorrean Baque-Campos taldea garaipenaren lehian ibili zen. Azkenean helmugan bi txirrindularik lehen hamar postuetan sartzea lortu zuten; zazpigarren postuan sailkatu zen Juaristi eta hamargarrenean Antonio Angulo. 

23 urtez azpiko mailan lehen denboraldia duen Juaristi markiñarrak, etxe ondoan jokatutako lasterketan zazpigarren postuan helmugaratzea lortu zuen, aurkari zuzen guztiak menderatuz. Juaristiz gainera, Oier Sanchez taldekideak ere lortu zuen podiumera igotzea eta tarteko helmugetako saria irabazi zuen.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!