Durangaldean grabatu dute 'The duel of wine' filmaren zati bat

Anboto 2014ko maiatzaren 5a

Enologiaren inguruko 'The duel of wine' izenburuko filma grabatzen ari dira egunotan, Euskal Herrian. Besteak beste, Durangaldean ere aritu dira filmatzen.

 

Euskal Herriko hainbat enologok eta ardandegi-jabek parte hartuko dute film honetan, Getariako, Bizkaiko eta Arabako txakolinak eta Arabar Errioxako ardoak ezagutzera emanez.

Nicolás Carreras da The duel of wine filmaren zuzendaria, eta Charlie Arturaola sommelier ezaguna protagonista.

Euskal Herriko grabazio lana amaituta, besteak beste, Paris, Milan, New York edo Florentzian jarraituko du taldeak filmatzen.

2012. urtean El camino del vino izeneko filma grabatu zuen lantalde honek, eta Berlingo edo Donostiako zinemaldietan aurkeztu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!