Udazkenean Bizkaiko bertsolari txapelketan parte hartu ahal izateko, eskualdekako txapelketak jokatzen dabiltza egunotan. Durangaldean, asteburu honetan izango dira finala aurreko bi kanporaketak.
Barikuan, 21:00etan afaritarako batu eta gero kantatuko dute lehenengo bertsolariek. Zornotzako Propi jatetxean, lau bertsolari zornotzar izango dira kantuan: Ander Aldazabal, Ander Gerrikaetxebarria, Beñat Romero eta Jon Ander Urkiaga.
Domekan, ez ohiko formatuan izango da bertso saioa, arratsaldean, merienda baten ostean kantatuko baitute beste lau bertsolariek, Izurtzako Argintxu kultur elkartean. Aitor Bizkarra, Ander Salaberria, Garikoitz Sarriugarte eta Gorka Lazkano izango dira bertsolariak.
Zornotzako afariko txartelak 15 balio du eta Izurtzako txartelak, berriz, 5 euro. Eskuragarri daude Plateruenean, Propi jatetxean eta Izurtzako Herriko tabernan ere. durangaldea.b.e@gmail.com helbidera idatzita ere eskuratu daitezke.