Lehiaketaren epaimahaiak irabazle aukeratzen duten taldeak 1.500 euro irabaziko ditu, eta 500 euro jasoko ditu epaileen ustez euskarazko abestirik onena eskaintzen duen taldeak.
Antolatzaileek azaldu dutenez, "ahotsaren nortasuna, exekuzioaren kalitatea eta konponketen aberastasuna, eta taldeek zuzenekoan erakusten duten potentziala" hartuko ditu epaimahaiak aintzat, gaurko kontzertuen irabazlea ere aukeratzeko.
Durangaldeko bederatzi taldek (Baraia, Ekilibristak, Etorkizun Beltza, Hozten, Ilunbeltzean, Rusted, Orion Child, The Mockers eta Tightleash) hartu dute parte urte hasieran abiaturiko lehiaketa honetan, eta zuzenean erakutsi dituzte, guztiek, euren kantak.
Zornotza, Abadiño, Durango eta Iurretako udaletako Gazteria sailek iaz martxan ipinitako musika sariketa da Durangaldeko Maketa Lehiaketa. Elorrioko eta Atxondoko musikariz osatutako Kilauea taldeak eraman zuen iazko lehenengo edizioan lehiaketaren 1.800 euroko lehenengo saria, eta Iurretako Krome musika taldeak euskarazko kanturik onenaren 500 euroko saria.
Hozten
The Mockers