Mikel Bizkarra laugarren Lazkaoko lasterketan

Anboto 2014ko api. 30a, 17:18

Mikel Bizkarra erasoan bere senitartekoen aurrean
Mikel Bizkarra mañariarrak laugarren postua lortu zuen larunbatean Lazkaon jokatutako lasterketan. Proba euskaldun txapelketako hirugarrena izan zen eta txirrindulariek 131 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten.

 

Mikel Bizkarra lasterketa osoan zehar oso lehiakor aritu zen, kilometro dezentez tropel buruan bakar-bakarrik ibiliz. Eta azkenean, helmugan laugarren postuan helmugaratzea lortu zuen. Gainera, Gomur taldeko txirrindulariak mendiko saria eta taldeka gailentzea lortu zuten.

Bizkarraz gain, durangaldeko Alex Unzuetak (Seguros Bilbao) eta Paul Usabelek (Cafe Baque-Conservas Campo) ere parte hartu zuten proban. Alex Unzueta berriztarra aste luzez lesionatuta egon ondoren larunbatean itzuli zen errepidera eta 46.en postuan helmugaratzea lortu zuen.

Bestalde, Paul Usabel Cafe Baque-Conservas Campo taldeko txirrindulariak ez zuen zorte onik izan. Usabelek eroriko bat izan eta erietxean bukatu baitzuen. Hala ere,  mediku probak egin ostean ez zuen hausturarik jasan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!