Elena Laka da Euskaltzaleen Topaguneko presidente berria

Anboto 2014ko api. 7a, 10:34

Eibartarra da Laka, abokatua lanbidez, eta ...eta kitto! euskara elkarteko kidea. Mikel Irizarrek bi urtez edukitako postua hartu du asteburuan izandako Batzar Nagusian.

 

Eibarko ...eta kitto! euskara elkarteko kidea da urte askotan Elena Laka, Topaguneko presidente berria. Batzar Nagusian hartu berri du kargua, Mikel Irizarren testigua hartuta. Batzar Nagusian, federazioko kideek 2013ko Euskaltzaleen Topagunearen jarduera txostena eta 2014ko Kudeaketa Plana onartu dituzte.

Batzarrean, Topaguneko ordezkariek Euskal Herriaren etorkizunean euskara elementu integratzaile bat dela adierazi dute. Gizarte euskaltzalearen proiektu partekatu modura normalizazioan urratsa emateko aukerak areagotuko direla iritzi diote. Topaguneak norabide horretan lanean jarraituko duela adierazi dute bertaratuek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!