Alekos kontalari kolonbiarrak, esaterako, Cuentos y cantos de los últimos tiempos ikuskizuna dakar Elorriora: apirilaren 11n, 22:00etan, Arriolan eskainiko du emanaldia, eta 9an eta 10ean, ipuin kontaketa tailerra gidatuko du bertan.
Programazioan parte hartzen duten Durangaldeko hiru herrietan saioak eskainiko ditu, bestalde, Toña Piñeda kontalariak. Emakumeen istorioak dakartza Piñedak: ekilibristenak, amamenak, printzesenak eta sorginenak, adibidez. Apirilaren 11n, 20:00etan Berrizen, eta 22:00etan Elorrion ariko da, eta apirilaren 12an, Durangoko liburutegian izango da entzungai.
Programa honen barruan ariko dira beste hiru ipuin kontalari ere: istorioz eta tramankuluz beteriko maletagaz dator Oswaldo Pai aragoiarra, Kontako banizu... ikuskizuna eskainiko du Bego Alabazán euskaldunak, eta helduentzako zein umeentzako saioak eskainiko ditu, Clara Haddad brasildarrak.