Ezkurdi eta Iurretako B promozio posturako borrokan

Anboto 2014ko martxoaren 26a

Bigarren Erregionaleko durangaldeko futbol talde bi hirugarren posturako borrokan dabiltza. Talde bien artean hiru puntuko aldea dago, eta igoerako postuak Ezkurdik lau puntura eta Iurretako B-k zazpira dituzte.

 

Joan den asteburuan, durangarrek sailkapen nagusiko hamabigarrenaren aurka irabaztea lortu zuten. Ariz taldekoei lau gol sartzea lortu zuen Ezkurdik. Hurrengo hiru partiduak sailkapen nagusiko hasierako postuetan dauden taldeen kontra izango dituzte: Montefuerte, Bakio eta Astrabuduako B.

 

Iurretako B-k joan den asteburuan jokatu zuen Astrabuduako “B”ren aurka, sailkapen nagusiko bigarrenen kontra, eta bost eta bat galdu zuten. Bestalde, datozen lau partiduetan iurretarrek aukera paregabea dute sailkapen nagusian gora egiteko. Sailkapen nagusian hamargarren postutik behera dauden taldeen kontra jokatuko baitute.

 

Datorren larunbatean durangaldeko talde biek etxean jokatuko dute. Larrakozelaian 16:00tan Iurretako B-k Mungiaren aurka jokatuko du. Ezkurdik, Arripausuetan 18:00tan izango du norgehiagoka Montefuerteren kontra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!