Iurretakok orain artekoan, etxean eta kanpoan maila ona erakutsi du, Larrakozelaian bost partidu eta kanpoan sei irabaziz. Zazpigarren postuan dauden iurretarrek, hurrengo jardunaldietan aukera paregabea daukate promozio postura igotzeko; lau puntura dute bigarren sailkatua. Asteburu honetan, Iurretakok hamaseigarren postuan dagoen Baskoniaren aurka jokatu beharko du. Partidua, 16:00tan hasiko da Basaurin.
Elorriok berriz, burua ezin altxatuta jarraitzen du, jokatutako azken bost partiduetan ez baitu irabazterik lortu. Beraz, sailkapenaren hamabostgarren postuan dauden, jaitsierako postuetatik bi puntura. Denboraldia amaitu arte partidu zailak ditu aurretik Elorrioko taldeak. Hauek Iurretarrek ez bezala etxean jokatuko dute zapatuan 16:00tan arerio zuzen baten aurka. Sailkapen nagusian beraiek baino postu bi gorago dauden Derioren kontra jokatuko dute.