Astelehenean egingo dute Azkunaren aldeko hileta ofiziala Bilboko Santiagoko katedralean. Duela 11 urte prostatako minbizia atzeman zioten eta urte hauetan gaixotasunaren kontra borrokan aritu da.
Hamabost urtez Bilbolo alkate izan da Azkuna eta bere ibilbidean ez du inor epel utzi. Miresleak eta kontrakoak ere izan ditu. 2012an Munduko Alkate Onenaren saria jaso zuen City Mayor fundazioaren eskutik; azaldu zutenez, gainbeheran zegoen hiri industriala arte eta turismo gune bilakatu duelako eta kudeaketan izan duen transparentziagatik eman diote saria.