Lehenengoak parte hartzen kadete mailako txirrindulariak izango dira eta 40,5 km egin beharko dituzte. Hauek Zeanurin hartuko dute irteera arratsaldeko 15:30etan eta Elorrion izango dute helmuga 16:45 inguruan. Elorriora heldu aurretik Zornotza, Iurreta, Abadiño eta Atxondotik pasako dira.
Jarraian arratsaldeko 17:00tan Elorrion gazte mailako txirrindulariei irteera emango zaie. Hauek 55,8 km egin beharko dituzte eta arratsaldeko 18:35 inguruan Zeanurira heltzea espero da. Gazte mailakoak Zeanurirako bidea hartu aurretik Axpera igo beharko dute eta gero, Euban tarteko helmugako saria izango dute.
Lasterketan durangaldeko ordezkariak, CAF Transport Engineering eta Beste-alde Orue taldeetako neskak izango dira. Hauez gain, Euskal Herriko hainbat taldek Kantabriakoak, Asturiasekoak, Madrilekoak eta Kataluniakoak ere parte hartuko dute.