Mikel Gonzalez eta Ander Antxia Pariseko nazioarteko txapelketan

Anboto 2014ko martxoaren 13a

Mikel Gonzalez berriztarrak eta Ander Antxia abadiñarrak Pariseko Nazioarteko trinkete txapelketan parte hartuko dute asteburuan. Beste behin, pilotari bizkaitarrak nazioarteko txapelketa batera gonbidatuak izan dira.

 

Durangaldeko pilotariak bariku goizean irtengo dira Paris aldera eta bertan emango dute asteburua. Gonzalezek eta Antxiak barikuan bertan eta zapatuan jokatuko dute. Egun bietan pilotari berdinen aurka ariko dira, Tellier-Banesse bikote frantziarraren aurka. Krisia dela eta, aurtengoan bi bikote bakarrik gonbidatu dituzte txapelketan parte hartzera.

 

Mikel Gonzalezek eta Ander Antxiak pasadan urtean ere parte hartu zuten txapelketa honetan. Partida guztiak irabazi eta finalera heltzea lortu zuten baina ez zuten lortu Larralde- Hegui bikotea menderatzea. Aurtengoan, durangaldeko pilotariak postu hori hobetzeko asmoarekin doaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!