Durango Kirol Taldeko dominak gazte mailetan heldu ziren. Joseba Ogiza elorriarrak zilarrezko domina irabazi zuen salto hirukoitzean (12.51 metro) eta brontzezkoa luzera jauzian: 5.73. Nora Narbaiza zaldibartarrak, berriz, brontzezko domina jantzi zuen 800 metrotan, 2.27.42ko denboragaz.
Bidezabal klubari dagokionez, emakumeetan Irene Perezek urrezko domina lortu zuen altura jauzian: 1.57 metro. Irantzu Aresek domina bi irabazi zituen: zilarra luzera jauzian (4.67) eta brontzea salto hirukoitzean (10.37). Alazne Etxebarriak zilarra irabazi zuen 200 metrotan 26.51ko denboragaz.
Gizonetan, Ander Garciandiak brontzea jantzi zuen juniorren 800 metrotan eta Alejandro Bilbaok zilarra gazte mailako 800 metrotan.