Cafes Baqué-Conservas Campos taldeak nazioarteko bost lasterketa lehiatuko ditu apiriletik abuztura bitartean. Horietako aurrenekoa 23 urtez azpiko Lieja-Bastone- Lieja klasika izango da, apirilaren 19an. Klasika hori profesional mailakoa baino astebete lehenago izaten da eta amateur mailako taldeez gainera, UCI Continental mailako hainbatek ere parte hartzen dute. Klasika horretan (23 urtez azpikoan) talde euskaldun batek parte hartzen duen lehenengo aldia izango da.
Hauek dira nazioartean dituzten gainerako probak: Pesca y Nettarina di Romagna Giroa Italian, maiatzaren 20tik 25era; Pays de Saboie Frantzian, ekainaren 19tik 22ra; Portugalgo etorkizuneko itzulia uztailaren 17tik 20ra eta Belgikako Ronde Van O itzulia abuztuaren 6tik 10era.