Elorrioko Buskantzak etxean jokatuko du Aurrera de Vitoria taldearen kontra. Gasteizko taldea azken lau partidak irabazita etorriko da Elorriora, hala ere, etxeko taldea hiru puntuak lortzen sahiatuko da. Partidua zapatuan, 18:00etan, hasiko da Elorrioko udal kiroldegian.
Durangoko taldeak berriz, Sasikoak, Bilboko taldearen aurka jokatuko du. Durangarrak azken lau partiduetatik hiru irabazita, sailkapen nagusiko bigarrenei irabazten saiatuko dira goialdeko borrokan jarraitzeko. Mallabia Tabirakolor taldearii dagokienez, hauek ere elorriarrek bezala etxean jokatuko dute, Egintza taldearen aurka. Partidua domekan, 18:00etan, hasiko da, Zaldibarko kiroldegian.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Sasikoa laugarren postuan dago, hirugarren postutik hiru puntura. Elorrioko Buskantzak berriz, bosgarrena da; Mallabia hamaikagarren.