Finalerdietako partidak ostiralean jokatu zituzten Abadiñon. Lehenengo partidan, Gandiagak eta Gonzalezek 40-17 menderatu zituzten Ziarrusta eta Etxebarria. Garaipen honekin finalerako txartela lortu zuen Tornosolo taldeko bikoteak. Hauen ostean, abadiñar bien txanda izan zen. Hauek ere, aurkariei gailentzea lortu zuten. Uriartek eta Antxiak 40-33 irabazi zieten Gordon eta Ugarteri.
Lehenengo mailako partiduez gain, beste hainbat ere jokatu dira asteburuan. Nagusietan bigarren mailan durangaldeko ordezkariak egon dira. Baina, Atxarte taldeko Alustizak eta Badiolak ez zuten lortu partida irabazterik; 29-40 galdu zuten Gabiola eta Muñiozgurenen kontra.