Oier Ariznabarretak Mungian jokatutako duatloia irabazi zuen, eta sprint mailako txapelketa ere jokoan zegoenez, txapela jantzi zuen. Duatloi zirkuituan bata bestearen atzetik irabazten duen bigarren lasterketa izan zen. Larizek, bere aldetik, mendiko eskiko Karolo-Bandres memorialean gailenduta Euskal Herriko txapeldun berria izatea lortu du.
Mungiako duatloitik etorritako albiste pozgarri bakarra ez da Ariznabarretarena. Izan ere, junior mailan Irene Loizate izan zen lehena eta Amaia Eguren bigarrena. Lide Azueta kadete mailan nagusitu zen, eta Oihana Garcia hamazortzigarren postuan sailkatu zen. Neska guztien puntuak batuta, sailkapen orokorreko irabazleak izan ziren.