'Figurantes' ikusteko aukera bi, asteburuan, eskualdean

Anboto 2014ko ots. 21a, 12:28

Oscar Terol eta Asier Hormaza aktoreen azken lana ikusteko aukera bi izango ditugu, asteburu honetan, Durangaldean: Elorrioko Arriolan, gaur (22:00etan); eta Durangoko San Agustinen, bihar (20:00etan).

 

Garbi Losadak egokitutakoa da, Ados Teatroaren Figurantes antzezlana. Film baten grabazioak herri txiki batean sortzen duen egoera kontatzen du obrak.

Film horretan aktore figurante lana egiten duten gizon biren papera antzezten dute Hormazak eta Terolek. "Ospearen izenean arima deabruari saltzeko prest dauden" gizon bi dira, eta sarritan bizirauteko premia duintasunari zelan gailentzen zaion erakusten du obrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!