Paul Usabel eta Alexander Unzueta euskal selekzioagaz arituko dira asteburuan

Anboto 2014ko ots. 13a, 18:29

Paul Usabel eta Alexander Unzueta
Durangaldeko bi txirrindularik denboraldi berriari ekingo diote igandean Essor Basque lasterketan. Paul Usabel atxondoarrak eta Alexander Unzueta berriztarrak 2014 denboraldiko lehen lasterketa Euskadiko selekzioarekin lehiatuko dute.

 

Taldean, durangaldeko txirrindulari bi hauez gain, Ion Iriarte, Ander Plazaola, Jon Quintanilla eta Aitor Rey egongo dira.  Lasterketa, Kanbon hasi eta amaituko da. Essor Basque txapelketako bigarren etapa izango da, eta txirrindulariek 120 kilometro egin beharko dituzte.

Txirrindulari bi hauei dagokienez, Paul Usabelek (1991) Cafe Baque- Conservas Campos taldearekin bigarren denboraldia burutuko du aurten, elite mailara pasatuz. Alexander Unzuetak (1991) berriz, hirugarren urtez jarraian Seguros Bilbao taldeko maillota jantziko du. Berriztarra ere aurten pasako da elite mailara. Bestalde, otsailaren 22an Zumaian emango dio hasiera Euskal Herriko egutegiari Paul Usabelek eta Alexander Unzuetak otsailaren 23an Seguros Bilbao taldearekin Espainiako Kopari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!