Elorrioko Sasikoarengandik hiru puntura jarri daiteke

Anboto 2014ko otsailaren 15a

Sasikoak aurten jokatutako partidu batean ateratako irudia. Argazkia:Kepa Aginako.
Derbian neurtuko dira gaur; talde biak goian dabiltza, eta sei puntuko aldea dago elkarren artean

 

Zapatuan, 18:00etan, derbia jokatuko dute Elorrioko Buskantzak eta Sasikoak Elorrioko kiroldegian. Talde biak Hirugarren Mailako goialdean dabiltza. Durangoko taldea laugarren dago eta Elorriokoa bosgarren, eta bien artean sei puntuko aldea dago. Beraz, etxean jokatuko duen derbia irabazita, Elorriok berbertan izango luke Sasikoa harrapatzeko aukera.

Gainera, kontuan hartu behar da bigarren eta hirugarren sailkatuta dauden Bilbo eta Laskorain ere ez daudela urrun: Sasikoak baino puntu bat gehiago dute. Sasikoa bolada onean dabil, eta azken lau partiduetatik hiru irabazi eta bat berdindu ditu. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!