Gai-jartzailetzari eta epailetzari buruzko ikastaroak aukeran

Anboto 2014ko otsailaren 7a

Bertsolaritzaren inguruko formakuntza saio bi eskainiko ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak

 

Epailetza eta gai-jartzailetza  landuko dituzte hil honetan Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskainiko dituen ikastaroetako bi saioetan. Otsailaren 19an epailetzari buruzko saioa eskainiko dute, 18:30ean, eta 26an, gai-jartzailetzari buruzkoa. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Durangoko egoitzan ipini dituzte hitzordu biak, eta ordu biko iraupena izango dute saioek.


Bertso txapelketetan epaileek egiten duten lanari buruz ariko da Asier Ibaibarriaga ermuarra ikastaroaren lehenengo saioan, eta Maite Berriozabal berriztarrak jardungo du gai-jartzailetzari buruz.


Bertsozale Elkartearen egoitzara deituta (946 812 711) edo bizkaia@bertsozale.com helbidera idatzita eman daiteke ikastaroan parte hartzeko izena. Otsailaren 16ra arte egongo da izen-emateko aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!