Santa Ageda koplak abestera irtengo dute gaur

Anboto 2014ko ots. 4a, 14:00
Ohiturari eutsiz, Durangaldeko hainbat herritarrek irtengo dute, gaur, Santa Ageda kopla kantuan. Iurreta, Durangon eta Abadiñon egin dute hitzordua, besteak beste. Txoko eta bazterrak epelduko dituzte koplaz kopla.

 

Iurretan Aita San Migel plazan egin dute diru edo janari eske koplak abestera irtetzeko hitzordua.Gazte eta heldu 18:00etan elkartuko dira kopla kantari abiatzeko. Durangon, berriz, Aramotz auzoko Herria elkarteak egin du abestera irtetzeko deia; 18:30etatik 20:30etara ekingo diete Santa Ageda koplei.

 

Abadiñon San Blas eguneko biharamuna dute. Eta, ohiturari eutsiz Santa Ageda koplak abestera irtengo, gaur, Done Zezili abesbatzeko kideak. Horiek 19:30ean abiatuko dira kopla kantari.

 

Makila eskuan, lurrean joaz markatuko dute erritmoa. Heldu eta gazte, usadiori eutsiz ekingo diote Durangaldean ere Santa Ageda koplakin eskean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!