Aspaldiko ohitura honek bizirik dirau gurean, halere, normalean, herri erdigunetik urrun geratzen diren auzoetaraino ez dira kantariak heltzen, horregatik Aramotzekoak euren auzo eta inguruan kantatzera animatu dira. Otsailaren 4an, euri zein aterri, arratsalde 18:30etatik 20:30etara ekingo diete Santa Ageda koplei.
"Ez gara korurik onena izango baina gogoz eta umoretsu urtengo dogu" diote antolatzaileek. Trikitia, xaramelak, gitarra eta panderoen laguntza izango dute Aramotzeko kantariek.