Holandan jokatu zen atzo Munduko Ziklokross Txapelketa, eta Hirumet talde elorriarreko Jonathan Lastrak 23 urtez azpikoen mailan parte hartu zuen. Ez zuen bere helburua bete: "Zorteak ez dizu beti laguntzen". Izan ere, pare bat bider trabatuta geratu eta denbora asko galdu zuen bilbotarrak. Gero, hirugarren bueltan aurrerantza joateko ahalegina egin zuen, baina gainerako txirrindulariak abiadura handian zihoazela azaldu du. 17. postura arte egin zuen salto.
Lastraren arabera, egoera txarrenean hamabost onenen artean sailkatzea zen bere helburua, eta beraz, ez du bete. Amaitu da ziklokrosseko denboraldia, eta orain errepideko probetarako prestatzen hasiko dela adierazi du.