Eskualdeko herriek zortzi txapel irabazi dituzte

Anboto 2014ko urtarrilaren 30a

Finalen osteko sari banaketa
Durangaldeko Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten joan zen asteburuan Lekeitioko pilotalekuan. Iurretak, Atxondok, Elorriok eta Durangok bina txapel irabazi zituzten.

 

Elorrio kimu mailako final bietan nagusitu zen. Iurretak benjamin B mailakoa eta gazte mailakoa irabazi zituen. Azken horretan uste baino errazago nagusitu zitzaion Lea Ibarrari (22-6). Atxondok benjamin A mailako eta haur kategoriako B mailako txapelak jantzi zituen. Azkenik, Durango nagusien mailan eta haur kategoriako A mailan nagusitu zen. Nagusietako finala Lea Ibarrari irabazi zion partidu estu batean: 22-19.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!