Durangaldeko txapelak Lekeition erabakiko dira

Anboto 2014ko urt. 24a, 10:30

Durangaldeko Pilota Txapelketako hiru final gaur, 18:00etan, jokatuko dituzte Lekeition.

 

Kadeteetan Elorrio eta Lea Ibarra neurtuko dira; gazteetan Iurreta eta Lea Ibarra, eta nagusietan Durango eta Lea Ibarra. Lehenengo final biak orekatuak izatea espero da, eta nagusietan Durango da faborito.

Zapatuan, 16:30ean, gazte mailetako sei final (maila bakoitzean bi) jokatuko dituzte; benjaminetan Iurreta C-k eta Atxondok, Markina C eta Lea Ibarra izango dituzte kontrario; kimuetan Elorrio final bietan egongo da, eta Durango B batean; haur-kategorian Atxondo B eta Durango finaletara heldu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!