Iurretako eta Kulturalak lehia estua gazteetan

Anboto 2014ko urt. 18a, 08:00

Bizkaiko Ohorezko Mailan, Durangaldeko Kulturala B-k eta Iurretakok sailkapeneko lehen bi tokiak betetzen dituzte. Durangoko taldea lider dago igoera postuan eta Iurretako bigarren, puntu batera, igoerako promozio postuan.

 

Talde biak indartsu dabiltza etxean: ez dute partidurik galdu. Bost irabazi eta bi berdindu dituzte. Kulturalak Ugeragaren bisita jasoko du gaur, 18:00etan, eta Iurretakok Santurtziren zelaia bisitatuko du domekan arratsaldean.

Durangaldeak gazte mailetan duen ordezkari nagusia Durangoko Kulturala A da, Euskadiko Ohorezko Mailan. Bigarren itzulia hasita dagoenean, sailkapeneko bederatzigarren tokian daude, goiko postuetatik oso urrun eta beheko postuetatik zazpi puntura. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!