Greatest Hits jaialdian parte hartzeko izen ematea zabalik

Anboto 2014ko urt. 16a, 16:00

Hasiak dira antolatzaileak maiatzean Durangoko Plateruenean egingo duten Greatest Hits jaialdiaren hirugarren edizioa atontzen. Aurreko edizio bietan bezala, musika talde klasikoen, hau da, rockeko talde ezagunen kanta mitikoen bertsioak eskainiko dituzte jaialdi horretan parte hartzeko izena ematen duten Durangaldeko musika taldeek.

 

Antolatzaileek asteon aurreratu dute dagoeneko Greatest Hits Gauan aritzeko izena eman duten Durangaldeko bost taldek zeintzuk talderen bertsioak egingo dituzten: Social Distortion, Milencolin, Red Hot Chilli Peppers, Nirvana eta Radio Birdman taldeen kantak izango dira, bestek beste, entzungai.

 

Oraindik ere izena eman daiteke parte hartzeko, DK Produkzioak antolatzailearen webgunean. Geheinez 30 taldek parte hartu ahalko dute ekitaldian.

 

Duela sei urte egin zuten Greatest Hits Gauaren lehenengo edizioa, eta Durangaldeko 25 talde batu ziren ekimenera. Emanaldi bi egin zituzten lehenengo edizioan, Plateruenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!