Zazpi txirrindularik osatuko dute aurtengo taldea: Ziortsa Isasi elorriarra 23 urtez azpikoan, Laura Cuenca arabarra juniorretan, eta, Maialen Armendia nafarra, Deiene Aranzeta berriatuarra, Elena Cuenca arabarra eta Aroa Gorostiza elorriarra kadeteetan. Naia Alzolak osatuko du taldea.
Baliteke apirilean eta maiatzean txirrindulari berriren bat taldera batzea. Urtero legez denboraldi berriari ilusioz eta lanerako gogoz ekingo diotela adierazi zuten Iurretan egindako aurkezpen ekitaldian.