Elorrixo Txiki eta Racing Tolosto, aurreneko bien arteko derbia

Anboto 2013ko aza. 30a, 08:29

Bigarren Erregionaleko bigarren multzoan, Elorrixo Txiki eta Racing Tolosto derbian neurtuko dira gaur. Bost jardunaldiren ostean, Elorrioko taldea multzoko lider dago lau partidu irabazi eta bat berdinduta

Bigarren Erregionaleko bigarren multzoan, Elorrixo Txiki eta Racing Tolosto derbian neurtuko dira gaur. Bost jardunaldiren ostean, Elorrioko taldea multzoko lider dago lau partidu irabazi eta bat berdinduta.

 

Racing Tolosto bigarren dago, lau puntura. Beraz, derbia galduta ere, Elorrixo Txikik lider izaten jarraituko du. Multzo honetako aurreneko bost taldeak Durangaldekoak dira: Racing Tolostoren atzetik, Presion Break B, Mallabia B eta Gu Lagunak taldeak daude. Durangoko Mendibeltz taldea da garaipenik lortu ez duen eskualdeko talde bakarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!