Elorrioko eta Mallabia, punta-puntako derbia

Anboto 2013ko aza. 23a, 08:38

Talde biek bost jardunaldi daramatzate galdu barik

Talde biek bost jardunaldi daramatzate galdu barik.

 

Hirugarren Mailan une honetan sasoirik onenean dauden Elorrioko Buskantza eta Mallabia Tabiracolor derbian neurtuko dira gaur, 18:00etan, Elorrioko kiroldegian.

 

Talde biek antzeko ibilbidea daramate aurten. Elorriokok denboraldiko lehen partidu biak galdu zituen, eta Mallabiak lehen hirurak, baina harrezkero behetik gora egin dute, eta bost partidu daramatzate porrotik jaso barik. Elorrioko taldeak azken bostetatik lau irabazi, eta bat berdindu ditu. Horrela, Aurrera Vitoria liderrarengandik hiru puntura kokatu dira. Mallabiak azkenengo bost partiduak irabazi egin ditu, eta Elorriokorengandik puntu batera dago.

 

Hirugarren Mailan eskualdeak daukan hirugarren ordezkaria, Sasikoa, oso ondo dabil, eta bigarren dago sailkapenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!