Jon Munitxa nagusitu da Amorebieta-Etxanoko proban

Anboto 2013ko aza. 18a, 09:58

Durangoko Beste Alde Orue Eskola taldeko Jon Munitxa izan zen onena atzo, Amorebieta-Etxanoko zirkuitu lokaztuan

Durangoko Beste Alde taldeko Jon Munitxa izan zen onena atzo, Amorebieta-Etxanoko zirkuitu lokaztuan.

 

Euskadiko Txirrindularitza Federazioko seigarren proba puntuagarriak euria eta hotza izan zituen protagonista. Zirkuituko zati batzuk urez beteta zeuden eta lokatzak gogortu egin zuen txirrindularien lana. Baldintza horietan Jon Munitxa (Beste Alde) indartsu aritu zen eta berak irabazi zuen gazte mailako proba mutiletan: 40.22. Hasieran alde egin eta bakarrik egin zuen lasterketako zatirik handiena. Minutu batetik gorako aldea atera zion bigarren helmugaratu zen Ander Monterori (Mendiz-Mendi). Xuban Errazkinek osatu zuen podiuma (Buruntzazpi).

 

Nesketan Paula Lanz izan zen onena. Kadeteetan Julen Latorre eta Mireia Muñoz nagusitu ziren.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!