Kudeaketa "adostu eta garden" baten oinarritutako proiektuaren alde dago Bizkaiko federakundea

Anboto 2013ko aza. 13a, 11:55

Prentsa ohar baten bidez, ‘S.O.S Ciclismo Euskadi’ mugimendu sozialaren alde dagoela adierazi du Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak eta \"lurraldekeriak eta norberekeriak\" alde batera utzita \"laguntzeko prest dago datorren denboraldian talde kontinental bat osatzeko proiektua gauzatu dadin\".

Prentsa ohar baten bidez, ‘S.O.S Ciclismo Euskadi’ mugimendu sozialaren alde dagoela adierazi du Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak eta "lurraldekeriak eta norberekeriak" alde batera utzita "laguntzeko prest dago datorren denboraldian talde kontinental bat osatzeko proiektua gauzatu dadin".

 

Bide horretan lan egiteko hiru puntutan batutako jarraibidea proposatu du. Lehenengo eta behin, Euskal Autonomia Elkarteko hiru lurralde historikoetako Federakundeen ordezkariek osatutako mahai edo batzorde bat eratzea proposatzen du; ondoren, “kudeaketa adostua eta gardena “ oinarri izango duen proiektu bat egitea eta, azkenik, proiektu hori euskal erakundeei aurkeztea (hiru foru aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari), eta baita interesa izan dezaketen enpresa, enpresa-talde eta zaleei ere.

 

\'S.O.S Ciclismo Euskadi’ mugimendua

‘S.O.S. Ciclismo Euskadi’ mugimenduak bitartekaritza eskatzen die hiru foru aldundiei, Eusko Jaurlaritzari eta Euskadiko Txirrindularitza Federazioari datorren denboraldian, gutxienez, kontinental mailako euskal txirrindulari talde bat egon dadin. Facebook-en orrialde bat sortu dute (www.facebook.com/sosciclismoeuskadi). Bertan ‘atsegin dut’ klikatzera gonbidatzen dute eta facebook orrialde hori iritzi sortzailea eta partekatzailea izan dadin gura dute.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!