Yeray Vazquez eta Joseba Pelaezek Bizkaiko selekzioagaz jokatuko dute

Anboto 2013ko aza. 13a, 08:44

Mallabia Tabirakolor taldeko Yeray Vazquezek eta Elorrioko Buskantzako Joseba Pelaezek Bizkaiko Futbol Federazioaren urteurrena ospatzeko partiduetan parte hartuko dute

Mallabia Tabirakolor taldeko Yeray Vazquezek eta Elorrioko Buskantzako Joseba Pelaezek Bizkaiko Futbol Federazioaren urteurrena ospatzeko partiduetan parte hartuko dute.

 

Bizkaiko Futbol Federazioak 100 urte egin ditu eta hori ospatzeko askotariko ekitaldien artean, lagunarteko areto futbol partidu bi antolatu ditu, barikuan (azaroak 15), Bilboko La Casillan. Bizkaiko selekzio nagusiak Andorraren aurka jokatuko du (20:00etan) eta partidu horretarako hautatuen artean Yeray Vazquez Mallabia Tabirakolor taldeko jokalaria dago. Gazteen mailako Bizkaiko selekzioak Asturias izango du aurkari (17:45ean) eta Elorrioko Buskantza taldeko Joseba Pelaez da hautatuetako bat.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!