Igor Elortza aurrera

Anboto 2013ko urr. 23a, 13:40

Pasa den zapatuan, Legazpin jokatu zuten Bertsolari Txapelketaren bosgarren kanporaketa

Pasa den zapatuan, Legazpin jokatu zuten Bertsolari Txapelketaren bosgarren kanporaketa.

 

Oihana Bartra, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Beñat Lizaso, Jokin Uranga eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek kantatu zuten Legazpin, giro ederrean. Lau egun aurretik sarrerak agortuta, ordu erdi aurretik Urbeltz pilotalekua ia beteta, ordurako gainezka.

 

Hasierako agurrean bakoitzak bere asmoen berri eman zuen. Mantxik, ez zela epaileentzat kantatzera joan; Agirrezabaldegik: “beti baitago argia, itzal guztien gainetik”.

 

Zortziko nagusian eta txikian seirak ondo.

 

Puntuari erantzuten Igor, Beñat eta Mantxi oso ondo.

 

Hamarreko handian hiru bikoteak oso ondo.

 

Kartzelako gaian, –“Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako”– Elortza eta Uranga bikain; Lizaso, Agirrezabaldegi eta Mantxi oso ondo.

 

Amaierako agurrean Mantxik:

 

“Herriko tabernetako, sumarioa hor dago / jo digute baina jada, ezertxo ez da arraro / espainiar gobernua, ezautzen gendun lehenago / gugan sinisten al degu, niretzat koska hor dago / gaur hitzak elkartu gaitu, euskara ahorik aho / ta hau gobernuarentzat, ezer ez omen da, klaro / soilik herri bat geranan, ebidentzi bat gehiago”.

 

Igor Elortza durangarra

Hasieran motel antza. Baina aurrera joan ahala hobeto, beti gorantz. Puntuari erantzuten oso ondo, hamarreko handian saio oso ona Jokinekin. Kartzelan jo zuen goia. Bikain. Kartzelakoaren azken puntuak:

 

1. “...hainbat jenderi poz eman diot, sufriarazi ere bai”.

 

2. “...(aita) han egongo da ezkaratzean, irratia itzalita”.

 

3. “...lehengo danak eta gehiago zoriontsu egiteko”.

 

Amaierako agurra: “Denok dakizue ta, esango dut klaru / hemen bereizten karu, dago oso karu/ bertsozale finentzat gaur zenbat mokadu / zoriontsuak zuek, zoriontsuak gu / bi hilabeterako plazera daukagu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!