Donostiako Victoria Eugenian ariko da Silboberri

Anboto 2013ko urr. 16a, 14:49

Victoria Eugenia antzokiko Musika garaikideko zikloaren barruan joko dute, bihar, Silboberri txistu taldeko bost musikarik

Victoria Eugenia antzokiko Musika garaikideko zikloaren barruan joko dute, bihar, Silboberri txistu taldeko bost musikarik.

 

Txisturako eta perkusiorako sorturiko bost obra interpretatuko ditu Silboberrik Donostian, eta horietariko bi estreinekoz joko dituzte: Iñaki Estradak txistu bigaz eta perkusioagaz jotzeko sorturiko Hiru eta David Cantalejok lau txisturentzako konposaturiko Contacto.

 

Lehenengoz joko dituzten horiez gainera, beste hiru obra ere biltzen ditu Silboberri taldeak Musika Garakide ziklorako prestatu duen errepertorioak: Carlos Villasolen Cuatro glosas sobre un canto de pájaro lanaren emanaldiagaz hasiko dute emanaldia, eta Francisco Ibañezen Inguruak eta Hilario Extremianaren Fantasía para tres ere eskaiko dituzte.


Silboberri elkarteari loturiko txistulariak ariko dira emanaldi horretan: Aitor Amilibia, Iñaki Martin, Fernando Aurrekoetxea, Sergio Torices eta Elur Arrieta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!