Etxebarriak berriro kanporatu du Elordi

Anboto 2013ko urr. 14a, 16:06

Aste gutxiren barruan, Aitor Elordi mallabiarrak eta Aitor Etxebarria gernikarrak hiru bider jokatu dute elkarren aurka buruz buru. Bizkaiko txapelketan Elordi nagusitu zen; hurrengo bietan (Cafés Baquéko finalerdietan eta Olazar txapelketan) Etxebarriak irabazi dio.

Joan zen eguenean, Olazar pilota txapelketaren barruan Zaldibarren jokatu zuten partidua historia gutxikoa izan zen. Lau t’erdian Elordik 7-22 galdu zuen Etxebarriaren aurka. Sakez bost tanto egin zituen gernikarrak eta, oro har, partiduko erritmoa berak ezarri zuen. Horrela, azken asteetan pilotari biek elkarren aurka izan duten ‘txapelketa partikularra’ gernikarraren alde erori da: lehenengo, kantxa osoan, Elordik Bizkaiko txapelketako finalerdia irabazi zion Etxebarriari; joan zen martitzenean, berriro kantxa osoan, Etxebarriak mendekua hartu zuen Cafes Baqueko finalerdia irabazita; azkenik, joan zen egueneko kanporaketa berriro Etxebarriaren alde erori zen.

Binakako partiduan, Bixintxok eta Aizpuruk 22-17 irabazi zuten Urionaren eta Irustaren aurka. Ondo amaitutako tanto gutxi egonagatik, gutxienez, emozioz betetako partidua eskaini zuten bikote biek. Azken txanpan Bixintxo ausart eta zehatz ibili zen errematean eta bera izan zen laukotean onena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!