'Abarkas' egindakoagaz gustura, Ugartetxea zapore gazi-gozoagaz

Anboto 2013ko urr. 10a, 14:05

Pasa den zapatuan Markina-Xemeinen jokatu zuten Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013-ko bigarren kanporaketa. Bertsolarien artean, Durangaldeko bi egon ziren: Beñat Ugartetxea eta Eneko Abasolo Abarkas. Azken hori Herriraren aldeko manifestazioa zela eta, Arkaitz Estiballesek utzitako lekua betetzen. Eurekin batera kantatu zuten Agin Laburuk, Jone Uriak, Onintza Enbeitak eta Eneko Fernandezek

Pasa den zapatuan Markina-Xemeinen jokatu zuten Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013-ko bigarren kanporaketa. Bertsolarien artean, Durangaldeko bi egon ziren: Beñat Ugartetxea eta Eneko Abasolo Abarkas. Azken hori Herriraren aldeko manifestazioa zela eta, Arkaitz Estiballesek utzitako lekua betetzen. Eurekin batera kantatu zuten Agin Laburuk, Jone Uriak, Onintza Enbeitak eta Eneko Fernandezek.

 

\"\"

 

Laburuk lortu zuen lehen postua. Abarkas laugarren geratu zen, eta Ugartetxea seigarren. Azken agurrean kantatu zutenez, iurretarra gustura geratu zen eskainitako saioarekin. Ugartetxeak, ordea, umorea ipini gura izan zuen arren, eskaini gura zuen guztia ezin izan zuela eskaini onartu zuen.

 

Bertsorik onenak

Bakoitzaren ale on bi aukeratzekotan, bata elkarrekin kantatutako ofiziokoa da. Uso-tiroan zebiltzan –sanmigeletan edo– Abarkas hiru peluxe irabazita, eta Ugartetxea zotzik ezin apurtu. Momentu batean postuko ijitoari joko ziola kantatu zuen mallabiarrak, eta Abarkas-ek erantzun: “Jakin ondoko hori / gizontzat daukala / ta jitanari sartzen / badiozu bala / harek jarriko zaitu / pelutxe bezala”. Ariketa horretan puntu gehien lortu zuen bertsolaria bera izan zen.

 

Beñat Ugartetxeak tarteka ideia politak utzi zituen. Aipagarria Onintza Enbeitagaz egindako ariketa. Jubilatutakoan, Enbeitak bere senar Ugartetxeagaz planak egin baino, ikastaro eta tailerretara joan nahiago zuela zen gaia. ”Plan B bihurtu da / Beñat plana zana?” bota zuen mallabiarrak. Azken agurrean frontoia kantuan ipini zuen Niri deritzat Galtzaundi doinuagaz “Mila esker, mila esker, ea elkartzen garen laster”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!