Gorka Otadui eta Aitor Elordi Cafes Baqué txapelketako finalaren bila

Anboto 2013ko urr. 4a, 14:09

Datorren martitzenean finalerdiak jokatuko dituzte Amorebieta-Etxanon

Datorren martitzenean finalerdiak jokatuko dituzte Amorebieta-Etxanon

 

Datorren martitzenean, 19:00etan, Cafes Baque pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Amorebieta-Etxanoko pilotalekuan. Protagonistetako bi Iurreta pilota eskolako Gorka Otadui eta Aitor Elordi dira. Biak gazte mailako finalera sailkatzen saiatuko dira. Final laurdenetan Otaduik 22-6 menderatu zuen Fullaondo urduliztarra Lemoan jokatutako partiduan. Elordik, aldiz, 22-12 irabazi zion Mendia zeanuriarrari. Finalerdietan, Otaudik Ibarrondo arrankudiagarra izango du aurkari eta Elordik Etxeberria gernikarra.

 

Kadateen mailan honakoak dira finalerdiak: Arandia (Arrankudiaga)-Arrizabalaga (Markina) eta Urizar (Markina)-Etxebarria (Lemoa).

 

Cafes Baque pilota txapelketa Durangaldeko lau herritan jokatzen zen aurten arte. Aurtengo 28. aldia Bizkaia osora zabaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!