Asteburu honetan areto-futboleko ligak hasiko dira Maila gorenean eta Lehenengo erregionalean.
Maila gorenean Elorrioko Buskantza B, Sasikoa B, Sapuberri, Kurutziaga eta Presion Break dira Durangaldeko ordezkariak; Lehenengo erregionalean, aldiz, Abadiñoko gaztetxie, Dantzari eta Elorrioko Buskantza C. Lehen jardunaldian derbi bi izango dira.
Zapatuan Elorrioko Buskantza Bk Berrizko Presion Break taldearen aurka jokatuko du, eta domekan, Elorrioko C taldeak Abadiñoko Gaztetxieren kontra, etxean. Sasikoa, Kurutziaga eta Dantzari taldeek ere etxean hasiko dute denboraldia.
AGENDA:
HIRUGARREN MAILA:
Elorrioko Buskantza-Buruntza clinica
Zapatuan, 18:00etan, Elorrioko udal kiroldegian
Mallabia-Laskorain
Domekan, 17:00etan, Zaldibarko udal kiroldegian
MAILA GORENA:
Presion Break-Elorrioko Buskantza B
Zapatuan, 17:00etan, Berrizburu kiroldegian
Sasikoa B-Muskiz
Zapatuan, 18:30ean, Landako kiroldegian
Kurutziaga-Sestao
Zapatuan, 16:00etan, Landako kiroldegian
LEHENENGO ERREGIONALA
Elorrioko Buskantza C-Abadiñoko Gaztetxie
Domekan, 12:15ean, Elorrioko udal kiroldegian
Dantzari-Otxartabe
Domekan, 19:00etan, Iurretako Lanbide Heziketa Institutuan