Ligako lehen jardunaldian Elorriok eta Zalduak husna berdindu dute eta Berrizek galdu egin du.
Ohorezko mailan Iurretakok gol bakarra nahiko izan zuen Sondikaren etxetik hiru puntuak ekartzeko (0-1). Eleizalde futbol zelaian, Elorrioren eta Morazaren arteko partiduan, ez zen golik izan.
Maila gorenean Abadiñok indartsu hasi du denboraldia etxean Lekeitio 4-1 menderatuta. Zalduak, aldiz, ezin izan zuen husnako berdinketatik pasatu etxean eta San Pedroren aurka.
Azkenik, Lehenengo erregionalean Berrizek galdu egin zuen Berrizburun Arrautzaldeon taldearen aurka: 2-1