Mallabiak eta Elorrioko Buskantzak, aldiz, galdu egin dute etxetik kanpora.
Areto futboleko Hirugarren mailan Durangaldeak dituen hiru ordezkariek asteburuan ekin zioten ligari. Sasikoa izan zen hiruretatik etxean jokatu zuen bakarra eta baita hiru puntuak batu zituen bakarra ere: 6-3 irabazi zion Soloarteri. Mallabiak alde handiagaz galdu zuen Santurtzira egindako bisitan (5-1) eta Elorrioko Buskantza ere esku hutsik bueltatu zen Donostiatik:4-2.
Datorren asteburuko neurketak honako hauek dira: Elorrioko Buskantza-Buruntza, Mallabia Tabirakolor-Laskorain eta Egintza-Sasikoa.