Surfaren bueltan, kultur elkartrukea sustatuz

Surfaren bueltan, kultur elkartrukea sustatuz
Cross Culture Surf elkarteak sustatutako proiektuaren bidez Euskal Herriaren eta Irlandaren arteko elkartruke programa abiatuko dute 13-17 urte arteko gazteei zuzenduta.

Cross Culture Surf elkarteak sustatutako proiektuaren bidez Euskal Herriaren eta Irlandaren arteko elkartruke programa abiatuko dute 13-17 urte arteko gazteei zuzenduta.

 

Elorrioko Cross Culture Surf eta Irlandako The Surf Project elkarteek antolatu dute ekimena, Durangoko Zutundu surf elkartearen babesagaz.  13 eta 17 urteko gazteei surfa praktikatzeko, esperientziak partekatzeko, ingelesa hobetzeko eta herrialde berri bat ezagutzeko aukera eskainiko diete. Euskaldunei zein irlandarrei, biei. Izan ere, urriaren 27tik azaroaren 3ra euskaldunak Irlandara joango dira (Lahinch ingurura) eta 2014ko apirilaren 12tik 19ra Irlandarrak Euskal Herrira etorriko dira.

 

Izen-ematea laster amaituko da eta dagoeneko plazarik gehienak beteta daude. Proiektuaren arduradunek jakinarazi dutenez 16 tokietatik 3 bakarrik geratzen dira betetzeko eta hiru horiek neskak izatea nahiko lukete, horrela mutilen eta nesken arteko kopurua orekatua izan dadin. Izen-ematearen gaineko xehetasunak webgune honetan daude: www.crossculturesurf.com.

 

Fase bakoitzeko prezioa 350 euro da. Europako Batasunak babesten duen ekimena delako eskaini dezakete prezio hori. Prezio horretan gastu denak sartzen dira: hegaldiak, ostatua, surf klaseak, irteerak, ekintzak…