Eguaztenean inauguratu zuten lau artista gazteren lanak biltzen dituen erakusketa, Zornotzan.
Irailaren 11n inauguratu zuten Bizkaiko Aldundiak eta herrialdeko beste lau udalek babesten duten Bosteko 2013 eraskuketa, Zornotzako Zelaieta Zentroan. Arte garaikidea udalerrietara zabaltzea da ekimenaren helburua, eta lau artista gazteren lanen lagina biltzen du: EHUko ikasle izandako Alvaro Gil, Juana Garcia, Alaitz Arentzana eta Maria Ibarretxerenak.
Hiru lan eraman ditu Alvaro Gil nafarrak erakusketara: ikuslea dibertitzea, bisitariari sentsazioak eragitea helburu hartuta egindako eskulturak.
Juana Garciaren margolanak ere ikusgai daude Zelaieta Zentroan: Estatu Batuetako egonaldiaren ostean familia bakarreko etxebizitzei buruz koadroen bidez egindako gogoetak dira: “Besteen etxeetako leihoetatik barrura begiratzean sorturiko jakinmina” eragin gura luketenak bisitariagan.
Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe artisten Sleaping over plastic laneko ametsei buruzko bideo lanak ere ikusgai daude Bosteko 2013 erakusketan.
Irailaren 29ra arte Zelaieta Zentroan egongo da erakusketa, eta ondoren ekimenaren parte diren Bizkaiko lau herritako aretoetara eramango dute.