Durangaldeko txirrindulariak Txumaren Hiru Egunak lasterketan

Anboto 2013ko uzt. 24a, 10:16
Elkar Kirolak elkarteak antolatuta Txumaren Hiru Egunak ospatuko da asteburuan, Berangon. 33 taldek eta 200 txirrindularik parte hartuko dute, tartean, Durangaldeko hiruk: CAF Transport Enginneinf, Gaursa-Renault Elorrio A eta Gaursa-Renault Elorrio B

Elkar Kirolak elkarteak antolatuta Txumaren Hiru Egunak ospatuko da asteburuan, Berangon. 33 taldek eta 200 txirrindularik parte hartuko dute, tartean, Durangaldeko hiruk: CAF Transport Enginneinf, Gaursa-Renault Elorrio A eta Gaursa-Renault Elorrio B.

 

Hiru etapatan banatutako lasterketa izango da. Gaztetxoei bultzada emateko ibilbide luzeko txirrindulariak gonbidatu dituzte antolatzaileek. Bertan izango dira Miguel Induráin, Julian eta Rubén Gorospe, Marino Lejarreta, David Etxebarria, Roberto Laiseka, Joseba Laiseka, Joseba Beloki, Pedro Horrillo, Alberto Leanizbarrutia, Manolo Saiz, Josean Férnandez Matxin, David López, Jonathan CAstroviejo, Igor Antón eta Mikel Iturria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!